Salgai daude jada apirilaren 10eko bertso saioko sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2026ko martxoaren 18a

Santelmoei hasiera emateko bertso saio dotorea antolatu du aurten ere Zumaiako bertso eskolak. Sarrerak salgai daude, 10 euroan, Turismo bulegoan, Inpernupen eta Ttakun tabernan.

Santelmoei hasiera emateko bertso saioa antolatu du beste urte batez Zumaiako bertso eskolak. Zumaiena aretoan izango da saioa, apirilaren 10ean, 22:00etan, eta txapeldunez jositako seikotea etorriko da Zumaiara: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita, Maddi Ane Txoperena (Xilabako txapelduna), Aitor Etxeberriazarraga (Bizkaiko txapelduna) eta Xabat Illarregi (Nafarroako txapelduna). Gaiak jartzen Jon Maia arituko da aurten ere.

Sarreren prezioa ez da aldatu azken 20 urteetan, baina aurten 10 eurora igotzea erabaki dute antolatzaileek, gastuek gora egin dutelako.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide