Zumaiako ikasleak indarrean Gipuzkoako eskolarteko bertso txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2026ko martxoaren 28a

None
None
None
None

Hiru ikaslek sariak lortu dituzte bertsopaper lehiaketan, eta bik txartela eskuratu dute bat-bateko finalean Azpeitian abesteko. 

Aste honetan albiste ederrak ekarri dizkigute gure ikasleek. Izan ere, martxoaren 24an Usurbilen eskualde mailan jokatu zen eskolarteko bertsopaper lehiaketan Zumaiako Bertso Eskolako 3 ikaslek saria irabazi zuten:
 
- Iraide Didi (LH 3-4 mailan 1. postua)
- Inhar Atorrasagasti (LH 3-4 mailan 2. postua)
- Beñat Zabaleta ( DBH 1-2 mailan 2. postua)
 
Bestetik, martxoaren 27an Usurbilen jokatu zen Gipuzkoako eskolarteko kanporaketa irabazi ostean, apirilaren 24an Azpeitian jokatuko den bat-bateko finalera zuzenean pasatu da Haritz Alkorta. Gainera, martxoaren 18an Altzon jokatu zuen kanporaketako puntuazioa kontuan izanda, Urko Arakistain ere finalera sailkatu da.
 
Zorionak denei eta zorte on finalean!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide