Santelmoak 2026

Aurten ere bertsotan hasi ditugu santelmoak

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola

Ostiralean 400 bertsozale inguru elkartu ginen Zumaiena aretoan, urteroko jaialdiaz gozatzeko prest.

Jon Maia aurkezle eta gidari lanetan, saio ederra eskaini ziguten aurten ere bertsolariek: Maialen Lujanbiok, Andoni Egañak, Aitor Etxeberriazarragak, Maddi Ane Txoperenak, Xabat Illarregik eta Onintza Enbeitak.

Bertaratu ginen entzuleok ederki gozatu genuen, eta joaterik izan ez zutenek ere izango dute bertsoaldi batzuk entzuteko aukera, Hitzetik Hortzerako kamerak han izan zirelako.

Bestalde, datorren ostiralean bertso festa izango da Oxford aretoan, 19:30ean hasita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide