Doinua: Itsasoari begira
-1-
Emakumeoi aspalditikan
gaizki gaituzte tratatu
Izan irainak, mehatxu kolpe
eta bestela bortxatu
Gure erropa, jarrera mota
guztia da kritikatu
Bortizkeria hori guztia
behar genuke salatu
Eta egunero gizarte gisa
hauen kontra borrokatu.
-2-
Gaurko eguna aproposa da
kale guztiak hartzeko
Indarkeria mota guztien
aurka aldarrikatzeko
Gizarte hontan oraindik ere
asko dugu hobetzeko
Sortu dezagun mundu berri bat
askeago izateko
Emakumeok ez ginen jaio
atzeraka egiteko.
-3-
Gaurko honetan egiten dira
manifa, giza katea
Egun bakarra ez da nahikoa
konpontzekotan kaltea
Horretarako beharrezko da
egunero ekitea
Denok batera bota dezagun
matxismoaren atea
Elkartasunez sortu dezagun
seguru den gizartea.