Final laurdenetako lehen jardunaldia jokatuko da gaur Aitzurin

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2018ko abu. 6a, 08:17

47. Dinastia Etxabe txapelketa final laurdenetan sartuko da gaur. Bertan jubenil mailako pilotariak ere lehian hasiko dira. Partidak 22:00etatik aurrera jokatuko dira Aitzuri frontoian.

Hauek dira gaurkoan jokatuko diren partidak:

1. Gazte-Jubenilak: Julen EGIGUREN-URANGA / MURUA-OSA
2. 23 urtez azpikoak: Jon ALBERDI-ZEZEAGA / KARREGAL-GASKUE

Karregal galdakoztarrak jokatuko Zubizarretaren ordez. Azken honek pasa den ostiralean jakinarazi zien antolatzaileei ez zuela jokatuko Zumaian, 4an Amezketan partida zeukalako eta 7an Antiguon.

Ez da hau txapelketan dagoen aldaketa bakarra. Abuztuaren 9ko jardunaldian GARTZIAk jokatuko du  SANTAMARIAren ordez. Honek Sanferminetako entzierroan min hartu zuen eta osatzea espero zuen arren ez da jokatzeko gai izango. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide