Aldaketa bat final laurdenetako azken jardunaldian

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2018ko abu. 14a, 09:05

Dinastia Etxabeko final laurdenetako laugarren eta azken jardunaldia jokatuko da gaur 22:00etatik aurrera Zumaiako Aitzuri frontoian.

Aldaketa bat izango da gaurko programazioan: Oberena pilota elkarteko Oihan Cabanalek Peru Labakaren ordez jokatuko du 23 urtez azpikoen partidan, azken honen eskuetako arazoak direla medio. Beraz, gaur honako bi partidak jokatuko dira: 

Gazte-Jubenilak: ARIZTEGI-APEZETXEA / LARRAÑAGA-ELIZEGI
23 urtez azpikoak: CANABAL-SALEGI / MATA-AIZPURU

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide