Dinastia Etxabe 2021

Bi norgehiagoka gogor eta luzeak

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2021ko uzt. 26a, 08:13

Bi norgehiagoka gogor eta luzeak aurtengo ekitaldiari hasiera emateko jokatu zirenak atzo [ostiralagatik], denetik ikusi genuelarik, egindako tanto ederrak bezela errez galdutakorik, eta behar baino gehiago hauek.

Hauexek 23 urtez azpiko mailan jokatutako bi partidetako emaitzak:

  1. OLAETXEA-MARKAIDA 18   /   ALTUNA-Ekain LIZEAGA 22
  2. ELOLA-APEZETXEA……17  /   Julen ALBERDI-BALERDI  22

Lehenengo partiduko markagailuaren ibilbidea: 4-0, 4-2, 5-3, 5-5, 6-6, 7-7, 9-9, 9-12, 10-12, 10-14, 11-14, 11-15, 12-15, 12-17, 15-17, 15-18, 17-18, 17-20, 18-20 eta 18-22.

  • OLAETXEA: Egindako tantoak 6 eta galdutakoak 5.
  • MARKAIDA: Egindako tantorik ez eta galdutakoak 5.
  • ALTUNA: Egindako tantoak 11 eta galdutakoak 8.
  • LIZEAGA Ekain: Egindako tanto bat eta galdutako 4.
  • Denera egindako 18 tanto eta galdutako 22, gehiegi partidu ona izateko.

Josu OLAETXEA: Txukun aritu zen pilotan, baina zerbait gehiago behar norgehiagoka irabazteko, ezker gantxoa adibidez. Eskubiz goitik beherako duen bolea bere armarik onena agian tantoa egiterako garaian.

Aitor MARKAIDA: Ondo jokatu zuen. Eskubiz gerria ondo sartu eta gozatuz pilota, eta ezkerrarekin ere hainbestean. Baina partidaren azken zatian behera egin zuen bere errendimenduak.

Aitor ALTUNA: Hauxe gehien nabarmendu zen pilotaria partidu honetan, suelto kantxan eta pilota ezker-eskubiz ondo libratuz hasiera hasieratik. Tanto sorta ederra egin zuen aurre koadroetan pilota ondo mugituaz alde batetik bestera, baina pilota asko galdu ere bai, sake bat hauen artean Olaetxeak bezela. Errazegi galdutako pilotak ere bai tarteka, eta hauxe kontuan hartu beharreko arlo bat hurrengo partiduari begira.

Ekain LIZEAGA: Jubenil adineko pilotaria oraindik Astigarragatar hau. Arazorik gabe jakin zuen eusten partiduari, azken zatian garbi nagusituz atzeko koadroetan, eta gehiago jokatzeko gaitasuna baduela ere antzemanik berari.

Bigarren partiduko markagailuaren ibilbidea; 0-1, 2-1, 2-2, 3-3, 3-5, 4-5, 4-8, 8-8, 9-9, 10-10, 14-10, 14-13, 15-13, 15-19, 17-19 eta 17-22.

  • ELOLA: Egindako 5 tanto eta galdutakoak 9
  • APEZETXEA: Egindako tanto bat eta galdutakoa besta bat.
  • ALBERDI Julen: Egindako 11 tanto eta galdutakoak 3
  • BALERDI: Egindako tanto bat eta galdutako 8.
  • Denera egindako 18 eta eta galdutakoak 21, gehiegi, lehenego norgehiagokan bezela.

Iñaki ELOLA: Serio eta ondo jokatu zuen partidaren zati haundienean, pilotari abiadura haundia emanez sakean eta tanto politak eginaz ere bai aurreko koadroetan, Apezetxeak ondo lagunduta. Baina azken zatian dezente okertu zen, aukera oneko pilotak galduaz batzuetan eta aukerakoak jarriaz Alberdiri bestetan honen luzimenerako.

Antton APEZETXEA: Ondo jokatu zuen. Aparteko brillorik gabe hori bai, baina kantxako zulo denak ondo beteaz, pilotara ondo jarriaz beti, eta ezker-eskubiz suelto emanez pilotari, eta aurrelari aurkariari pilota kentzen saiatuz horrela tokatzen zenean.

Julen ALBERDI suertatu zen partidu honetako pilotari erabakiorrena, bere atzelariaren lan ona aprobetxatuz ia beti, eta defentsan ere oso pilota gutxi galduaz. Tanto asko egin zuen aurreko koadroetan, batez ere airez ezkerrez, bost txokoan utzita eta bi gantxoz zabalean.

Manex BALERDI: Zortzi pilota galdu bazituen ere, partidu ona jokatu zuen. Elola eta Apezetxeak behartuta lan asko egitea tokatu zitzaion partidaren lehenengo zati luze batean, amaieran bera izanik lauretan ondoen amaitu zuena. Atzetik pilota errez libratzen du, aurrelariari murriztuz aukerak eta bazterrera mozten ere badaki. Pena ez duela besorik behar bezela luzatzen pilota frankoak atzeratzeko garaian.

Datorren ostiralean, uztailak 30, jokatuko dira azken zortzirenetako beste bi partiduak 23 urtez azpiko mailan:

  1. ANSO-ALTUZARRA Javier /  OSKOZ-MORGAETXEBARRIA
  2. MURUA-CUAIRAN………. / IGOA-IBARLOZA

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide