Hauexek 23 urtez azpiko mailan jokatutako bi partidetako emaitzak:
- ANSO-ALTUZARRA Javier 20 / OSKOZ-MORGAETXEBARRIA 22
- MURUA-CUAIRAN…..……10 / IGOA-ODRIOZOLA…………….. 22
Lehenego partiduko markagailuaren ibilbidea: 0-2, 1-2, 1-10, 4-10, 4-12, 6-12, 6-13, 7-13, 7-15, 11-15, 11-16, 13-16, 13-17, 17-17, 17-18, 19-18, 19-21, 20-21 eta 20-22.
- ANSO: Egindako tantoak 11, eta galdutakoak 6
- ALTUZARRA Javier: Egindako tantorik ez, eta galdutakoak 8
- OSKOZ: Egindako tantoak 7 eta galdutakoak 5
- MORGAETXEBARRIA: Egindako tanto bat eta galdutakoak 4.
- Denera egindako 19 tanto eta galdutako 23.
Enaitz Anso, Burlatako Zugarralde Pilota Elkarteko pilotaria: bereak zenbakirik onenak lauretan, baina hala ere ezin partidua irabazi. Lehenengo zatian oso gutxi sartu zen jokoan, 1 eta 10 norgehiagoka oso maldan gora jartzeraino, eta hauxe ez irabazi izanaren arrazoi nagusia. Egiari zor, zorte handirik ere ez zuten izan gerriko gorridunak markagailuari begira, bi tanto oso eztabaidatuak urdinen aldera erori izanarekin, eta bat partiduaren azken txanpan aurretik jartzea lortu eta gero.
Javier Altuzarra, Ezcarayko pilotariak partidu ona egin zuela esan behar, bi sake eta beste sei pilota bueltatu gabe utzi bazituen ere. Hasieran asko sufritzea tokatu zitzaion Morgaetxebarriaren joko freskoari eutsi ezinez, baina ez zuen etsi eta azken zatian haren pare jokatzeko gai izan zen.
Javi Oskoz, Oberenako aurrelaria oso langile, beti bezela. Defentsa lanetan ondo eta errematatzeko orduan ere bai partiduaren lehen zatian, baina bigarrenean bere jokoak distira gutxiago izan zuen eta tantoak amaitu ezinean ibili zen.
Aimar Morgaetxebarria, Zornotzako pilotariak asko jokatu zuen hasieran, ezker-eskubiz pilotari bizi emanez eta garbi nagusituz kantxan. Norgehiagoka luzea ere bai baina, 70 minutu inguru, eta sufritzea tokatu zitzaion azkenean, nahiko lanak izanik aurkarien jokoari eusten.
Bigarrengo norgehiagokaren markagailuko ibilbidea: 0-3, 1-3, 1-7, 3-7, 3-9, 5-9, 5-10, 7-10, 7-15, 8-15, 8-16, 9-16 eta 10 22.
- MURUA: Egindako tantoak 4 eta galdutakoak beste 4.
- CUAIRAN: Egindako tantorik ez eta galdutakoak 7
- IGOA: Egindako tantoak 9 eta galdutakoak 5
- ODRIOZOLA. Egindako tantoak 2 eta galdutako bat.
- Denera egindako 15 eta galdutako 17.
Ander Murua, Soraluzeko Pilota Elkarteko pilotaria, gogotsu eta pilotari abiadura emanez ikusi genuen. Ondo aritu zen defentsa lanetan, eta errematatzeko garaian ere bai zenbait unetan, baina besteak beste tanto gehiago egin behar atzoko partidua irabazi nahi bazan.
Javier Cuairan, Oberena Pilota Elkarteko pilotari garaiak pilotakada bikain askoak jo zituen ezker-eskubiz, baina galdu egin zuen asko eta hor egon zen partiduaren gako nagusia. Pilotari dotorea da eta errez libratzen du pilota bi besoekin, baina galdu egin zuen atzo errazegi.
Josu Igoak, Oberenakoa baita ere, ausart eta dotore jokatu zuen pilotan, oso ondo hartuaz pilotalekuari neurria, eta trebezi handiarekin tanto ederrak eginaz. Defentsa lanetan ere bikain moldatu zen, bere joko eremuetatik kanpo ere bai. Hemeretzi urteko aurrelari honek dohain onak ditu pilotari on bat izateko.
Imanol Odriozola, urnietarrak, eta Errenteriako Pilota Elkartetik jokatzen duenak orain, estrenaldi ona egin zuen Aitzurin. Bere bikote lagunak bezela, pilotalekuari neurria ondo hartu eta suelto ikusi genuen kantxan, ezker-eskubiz pilotan txukun eginaz, pilota gutxi galduaz, eta tantoak egiteko gaitasunarekin, atzean bezala bazterrera moztuta. Bikote ona osatzen dute Igoa eta biak.
Astelehenean, abuztuak 2, jokatuko dira azken laurdenetako lehenengo bi kanporaketa:
- Gazte-jubenil mailan: ARANBARRI- IZTUETA / AMIANO Unai-GARCIA
- 23 urtez azpikoan: DE LA FUENTE-IRAZUSTABARRENA/ALTUNA-LIZEAGA Ekain