Sanchez-Calvo eta Etxeberria-Loza garaile azken laurdenetako bigarren partiduetan

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2023ko abu. 8a, 12:48

Dinastia Etxabeko azken laurdenetako partidu baten irudia. (Zumaiako Pilota Elkartea)

Atzo jokatu zituzten Dinastia Etxabeko azken laurdenetako bi partiduak. Gazte eta jubeniletan Sanchez eta Clavok osatutako bikoteak lortu zuen garaipena; 23 urtez azpikoetan, berriz, Etxeberria eta Loza izan ziren garaile. Honakoa da azken bi partiduen inguruan Zumaiako Pilota Elkarteak egindako kronika.

51. Dinastia Etxabe txapelketako azken laurdenetako bi jardunaldiak jokatu ziren atzo Aitzuri Pilotalekuan. Gazte eta jubeniletan Sanchez eta Clavok osatutako bikoteak lortu zuen garaipena Iglesias eta Santestebanen aurka; 23 urtez azpikoetan, berriz, Etxeberria eta Loza gailendu ziren Senar eta Landaren aurrean. Honakoa da azken bi partiduen inguruan Zumaiako Pilota Elkarteak egindako kronika.

Pilota partiduek ez dute etenik Aitzuri Pilotalekuan, eta honakoak izan ziren atzoko bi partiduetako emaitzak: Sanchez-Calvo 22, Iglesias-Santesteban 19; Etxeberria-Loza 22, Senar-Landa 16.

Lehenengo partiduaren markagailu ibilbidea honakoa izan zen: 1-0, 2-0, 3-0, 3-1, 4-1, 4-2, 4-3, 4-4, 4-5, 4-6, 4-7, 4-8, 5-8, 6-8, 7-8, 8-8, 8-9, 8-10, 8-11, 8-12, 8-13, 9-13, 9-14, 9-15, 10-15, 11-15, 12-15, 12-16, 13-16, 14-16, 15-16, 16-16, 16-17, 16-18, 16-19, 17-19, 17-20, 17-21, 18-21, 19-21, 19-22, Sanchez eta Calvoren alde. Tantoen banaketa, berriz:

  • Sanchez: egindakoak 6 eta galdutakoak 2.
  • Calvo: egindakoak 2 eta galdutakoak 7.
  • Iglesias: egindakoak 8 eta galdutakoak 7.
  • Santesteban: egindakoak 2 eta galdutakoak 8.

Partida serioa egin zuten gazte eta jubenilek. Iglesiasek ez zuen aprobetxatu Santestebanen dominioa. Ez zen aurrean sartzen, eta erabaki okerrak hartu zituen. Halaber, Sanchez oso ondo ibili zen, eta bere atzelariak nahikoa egin zuen Santestebani eusten.

Bigarren partiduaren markagailu ibilbidea honakoa izan zen: 0-1, 1-1, 2-1, 2-2, 2-3, 2-4, 2-5, 3-5, 4-5, 4-6, 4-7, 4-8, 4-9, 4-10, 4-11, 4-12, 5-12, 5-13, 5-14, 5-15, 5-16, 5-17, 6-17, 6-18, 7-18, 8-18, 8-19, 8-20, 9-20, 10-20, 11-20, 11-21, 12-21, 13-21, 14-21, 15-21, 16-21, 16-22, Etxeberria eta Lozaren alde. Tantoen banaketa, berriz:

  • Etxeberria: egindakoak 8 eta galdutakoak 3.
  • Loza: egindakoa bakarra eta galdutakoa bakarra.
  • Senar: egindakoak 11 eta galdutakoak 6.
  • Landa: egindakorik ez eta galdutakoak 7.

Hasieran ihesi egin zuten urdinek, baina gorrien tanto on asko egon ziren bukaera aldera. Partidu ona izan zen, kalitate handikoa. 

Horrenbestez, datorren ostiralean, abuztuak 11, azken laurdenetako honako partida hauek jokatuko dira:

Gazte eta jubeniletan: Zabaleta-Goiburu / Cestau-Bullon

23 urtez azpikoetan: Hormaetxe-Apezetxea / Apezetxea- Jon Lazkoz

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide