EH Bilduk Herri Programaren zirriborroa publiko egin du, galdetegi formatuan. 19 arlotan banatutako 100 ekimen inguru biltzen ditu zirriborroak. Gaurtik hasi eta martxoaren 12a bitarte, edozein herritarrek egin dezake Herri Programa osatzeko bere ekarpena. Bi modu daude horretarako:
1) Ekarpenak internet bidez egin nahi duenak eskurgarri du galdetegia www.zumaia.ehbildu.eus web gunean.
2) Papera eta arkatza erabiltzea nahiago duenak, etxez-etxe banatu den galdetegia bete eta EH Bilduk herrian jarri dituen buzoietan bota dezake. Leku hauetan aurki ditzakezue buzoiak: Oikian, Narruondon, Artadin, Alondegiko Mariren estatuaren aurrean, Zubi Txikian, Kiroldegiko eskilaretan, Alai auzategiko Eroski aurrean, Alkartetxean eta Inpernupen.
Kaleko buzoiak eta webguneko galdetegia martxoaren 12an kenduko dira.