Bertan, Iñaki Agirrezabalaga eta Arritxu Gonzalez gaur egungo zinegotziek, Alex Oliden eta Arritxu Iribar EH Bilduren hautagaiek eta Garazi Mugertza Gipuzkoako Batzar Nagusietarako Deba-Urola eskualdeko zerrendaburuak hartuko dute hitza.
Ekitaldia bertsoekin hasiko da eta amaitzeko dantza afrikarrekin Erriberara joango gara, bertan txotxa eta saiheski jana egongo baita doan.
Eguraldi txarra egin ezkero, ekitaldia Ondartxoko arkupetan izango da.