Joxe Mari Korta, abertzale, euskaltzale, kirolzale, enpresari eta gizon herrikoia, ETAk hil zuenetik hamabost urte betetzen diren honetan Zumaiako EH Bilduk, Zestoako Udalak kaleratutako testua bere eginez, aurten ere bere oroimenezko elkarretaratzera gehituko dela adierazi nahi du.
Gure artean iraganean gauzatu izan diren min bidegabeak oroituz, aurrerantzean guztion arteko elkarbizitza baketsua eta bidezkoa eraikitzeko gai izan gaitezen, larunbatean hilak zortzi, azken urteotan bezala Joxe Mari Korta Fundazioak egiten duen ekitaldian izango da Zumaiako EH Bildu.