ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK
Gaur goizean, Zumaiako EH Bilduko udal taldeak Errefuxiatuen harrerari buruzko adierazpen instituzional bat aurkeztu du udaletxean. Azken asteotan, beren herrialdeetako egoera larriaren ondorioz Europara datozen errefuxiatuen kopuruak gora egin zuela eta, EH Bildu eta PSEEko ordezkariak EAJren ordezkariekin adierazpen bateratua aurkezten saiatu gara. Egunak aurrera joan dira, eta ez dugu erantzunik jaso. EAJko ordezkarien inakzio hau ikusita, bai EH Bilduko baita PSOEko zinegotziek ere, gure eskaera propioak aurkeztea erabaki dugu. Horrekin batera, datozen egunotan adierazpena adosteko borondatea azaldu dugu. HEMEN IRAKUR DEZAKEZUE MOZIOA OSORIK: http://issuu.com/ehbilduzumaia/docs/errefuxiatuak_adierazpena
ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK