Pariseko sarraskia salatzeko elkarretaratzearen aurrean gure irakurketa

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2015ko aza. 16a, 11:29

Ostiral iluntzean Parisen gertatutako sarraskia salatzeko elkarretaratzea deitu du Zumaiako Udalak. EH Bilduko udal taldeko kideak ere bertan izango gara, biktimekiko elkartasuna adierazi eta gertaerak salatzeko. Halaber, hain gertu ez egonagatik zoritxarrez gure artean oihartzun gutxiago sortzen duten beste hainbat sarraski ere salatzeko bilduko gara elkarretaratzera. Beraz, Parisen eraildakoekin batera, gogoan izango ditugu azken hilabeteotan Sirian, Kurdistanen, Libanon edo Turkian (besteak beste) horrelako atentatuetan edo bonbardaketetan eraildakoak.

GERRARIK EZ

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide