Biharko Zumaia nolakoa nahi duzu izatea?

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2016ko ots. 21a, 10:04

2015-2025 Plan Estrategikoan parte hartzeko aukera dauka herritarrak

2015-2025 Plan Estrategikoa osatzen ari da Udala (alderdi guztiak), teknikariekin eta herritarrekin batera. Bilera irekiak egiten ari dira, eta zuk ere aukera daukazu zure proposamenak eta ekarpenak aurkezteko.

Hurrengo bileren egutegia hauxe da, gaika:

-Otsailak 22, astelehena: Zerbitzu eta ekipamenduak.
-Otsailak 29, astelehena: Herrigintza eta elkarbizitza.
-Martxoak 7, astelehena, gaztelaniazko bilerak egingo dira.
-Martxoak 10, astelehena, Lurralde antolaketa.

Bilera guztiak 19:00etan hasiko dira, eta Oxforden egingo dira. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide