Beste gai askotan bezala, pankarten gaian ere komunikabideen bidez jakin dugu zein den EAJren eta Oier Korta alkatearen nahia: kaleetatik kentzea pankartak, kartelak eta pintadak.
Erabaki horren aurrean, EH Bilduk idatzia irakurri zuen osteguneko Udalbatzan. Hauek dira puntu nagusiak:
-
Neurria indarrean ez sartzea arautuko duen ordenantza Udalbatzan tratatu arte.
-
Bitarteko epe horretan, Udalak gaiari buruzko ekarpenak jasotzeko bilera irekiak deitzea, interesa duten norbanako nahiz eragileekin ordenantzaren lanketa egin eta adostasunetara heltzeko.
-
Behin betiko ordenantza, Udalbatzara eraman aurretik, publiko egitea eta alegazioak jasotzeko epea uztea.
-
Etorkizunean, horrelako neurriak hartu aurretik, gutxienez Udala osatzen dugun alderdi guztien artean gaiari buruzko informazio-trukea izatea.
Udal gobernuari eskatzen diogu gai hau ez dezala konpondu inposaketaren bidez, baizik eta eztabaida zabala sustatuz eragile, herritar eta alderdien artean.
Oier Korta EAJko alkateak esan zigun "erabakia hartua" dagoela, baina Hirigintza batzordera eramango duela gaia. Hor ere gure irizpideak, argudioak eta ideiak azalduko ditugu. Nahiz eta prozedurak beste bat izan beharko zuela uste dugun: eztabaida zabala lehendabizi, batzordera eraman gaia gero, eta hortik Udalbatzara.