HAUXE DA MOZIOA:
Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko autobus zerbitzuetan egin berri dituen aldaketek gure bailarari eta gure herriari bereziki eragin dio. Besteak beste, Zumaiatik Donostiarako zerbitzuak hiri barruan orain arte egiten zuen ibilbidea aldatu egin du Diputazioak, herritarrekin eta inplikatutako udalekin inolako kontsultarik egin gabe, eta horren ondorioz, gure herriko zein bailarako herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua bereziki kaltetu da.
-
Batetik, ibilbide aldaketaren ondorioz, gure bailarako autobusak ez dira iristen Donostiako autobus geltoki berrira. Gipuzkoako autobus geltoki nagusia da geltoki hori, bertatik ateratzen dira lurraldetik kanporako autobus guztiak, eta gure bailarako herritarrek ez dute bertara zuzenean iristeko aukerarik, zerbitzu horri ez diotelako eman bertarako sarbiderik. Ondorioz, kasu honetan ere, herritarrek erdigunetik joan behar dute bertara.
-
Bestetik, urteetan Amaran erabili den geltokia kentzea erabaki du Aldundiak, orain arte herritarrei ematen zitzaien zerbitzu bat galduaz.
Bi galera horiek herritarrengan kezka eta ezinegona sortu dute. Guk ere, bat egiten dugu kezka eta ezinegon horrekin, Urola Kostako biztanleek kalitatezko garraio publikoa izaten jarraitzeko gainerako gipuzkoarrek adinako eskubidea dugula uste dugulako, eta garraio publikoa sendotzeko atzerapausoak egin beharrean aurrerakoak egin behar direla sinesten dugulako.
Herritarrek zerbitzu egokiena jaso dezaten, asteburu eta jai egunetako arratsaldeko ordutegien azterketa egin beharra dago. 17:30tatik 21:35tarako tartean, orduoro Zarautztik Zumaiara etortzeko bi autobus daude 5 minutuko tartearekin, bata autopistatik eta bestea herrietatik dihoazenak, eta hauen ondoren ordubeteko itxaronaldia dago hurrengo autobusa iritsi arte. Ordutegi hauek egokitu egin behar dira herritarrei maiztasun egokiagoak eskeini ahal izateko.
Guzti honegatik, Udal Batzar honek Gipuzkoako Foru Aldundiari honakoa eskatzen dio:
-
Urola Kostako autobus zerbitzuek, Donostiako Geltoki Nagusiarekin lotura zuzena izan dezaten bermatzea eta horretarako egokien den ibilbide alternatibo bat aztertu dezala.
-
Aztertu beharreko ibilbide berrian Amara auzoarekin lotura izango duen geltokia txertatzea.
-
Asteburu eta jai egun arratsaldetako ordutegien azterketa egin dadila, autobusen maiztasunak egokitu ahal izateko.
-
Zumaiako Udalak erabaki honen berri emango dio Gipuzkoako Foru Aldundiari.