Zumaian, kirol talde asko daude, eta urtean zehar, jarduera asko eskaintzen dituzte; batez ere, lehiaketen baitakoak. Kirol ekitaldi asko izaten dugu herrian. Horien berri unean-unean jakiten dugu, hedabideetan horien berri ematen delako edota kirol taldeen sare sozialen bidez, kalean jarritako kartelak ahaztu gabe.
EH Bilduk proposamena egin du Udaleko Kiroletako batzordean katalago bat osatzeko, urtean zehar herrian izango diren kirol ekitaldien berri emateko, denak batera azalduko lirateke katalogo horretan.
Informazio horretaz gain, beste hau ere azalduko litzateke: kirol bakoitza ze adinetatik aurrera egin dezaketen haurrek, kirol batzuk egiteko gutxieneko adina izan behar baita.
EH Bilduren proposamena ontzat eman zuten beste alderdiek, eta horren harira, beste aukera hau ere azaldu zen batzordeko bileran: Kirol Patronatuak web gunea izatea, eta katalagoan bilduko den informazioa hor ere azaltzea.