1- EAJ udal gobernura iritsi zenean, Alondegi aurreko plazatxoari Martxoak 8 izena jartzeko proposamena mahai gainean zegoen (eta ez bertan behera Udal gobernuak atera duen oharrak dioen moduan). Aurreko Udal gobernuaren garaian, gaia azken batzordeetan tratatu zen, eta hauteskundeetarako gutxi falta eta adostasuna lortzeko denborarik ez zegoenez, erabakia hauteskundeen ondoren eratuko zen gobernuaren esku uztea onartu zen.
2- EAJren udalak (ez dakigu zergatik) izen hori jartzea atzeratu du etengabe, Berdintasun Foroak eskaera berriro egin arte.
3- Eskaera berri horren aurrean, Udalak (ez dakigu zein arrazoi medio, oraindik ez baitu azaldu) plazatxo horri Martxoak 8 jarri ordez, esan zuen izen hori "herriko beste toki bati" jarriko ziola, eta plazatxoarentzako izen gisa Saregileen plaza proposatu zuen; hain justu, EH Bilduk otsaileko plenoan, Ardantzabideko plaza bati jartzeko Saregileen plaza izena jartzeko proposatu zuen, beste hainbat emakume izenekin batera.
4- Berdintasun Foroak ez du begi onez ikusi irizpide aldaketa, eta halere Udalak aurrera jo du erabakiarekin.
5- EH Bildu gaur abstenitzeko arrazoia sinplea da: Udalak agindu zigun herriko beste leku bati jarriko ziola Martxoak 8 izena, eta Alondegi aurreko plazari Saregileen Plaza. Atzoko plenoan, Saregileen Plaza izendatzea onartu zuen, baina oraindik ez dakigu Martxoak 8 herriko beste zein tokiri jarriko dion Udalak. Hori horrela, emandako hitza beteko dutela pentsatzeko bermerik ez dugunez, ez dugu alde bozkatu. Otsaileko plenoan, guk proposatu genuenez beste izen batzuekin batera "Saregileen plaza" herriko guneren bati jartzeko, ez dugu aurka bozkatu.
6- EAJ da azaldu behar duena zein arazo duen Berdintasun Foroak eskatuta bezala Alondegi aurreko plazatxoari "Martxoak 8" izena jartzeko. Oraindik ez dakigu zein den arrazoia, eta bere oharrean ere ez du argitzen.
7- Azken plenoa egin zenetik bi hilabete baino gehiago pasa ondoren, puntu bakarreko plenoa egin genuen atzo udaletxean, eta gure susmoa da komunikabideei abisatu ere egin gabe egin dela, gainera. EH Bilduk maiatzean mozio bat sartu zuen arren, gaurko plenoan mozio hori ez dute gai ordenean sartu. Guzti honek oso argi uzten du Udal honek duen funtzionamendua eta jarrera nolakoa den.
ZUMAIAKO EH BILDU