Duela ordu batzuk Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Arnaldo Otegiren inguruko behin betiko erabakia hartu du: legez ezingo du hauteskundeetarako hautagai izan. Erabaki larri horren aurrean, bihar arratsaldean EH Bilduk balorazioa egiteko agerraldia egingo du Bilbon, eta horren ondorioz Maddalen Iriartek ezin izango du Zumaiara etorri. Beraz, ezinbestean, ekitaldia bertan behera gelditzen da.
Ilusio handia genuen herrian ekitaldi honetarako, eta ez dute lortuko horrelaki erabaki injustuekin gure irrifarra ezabatzerik, ez horixe!
Horregatik, OSTEGUNEAN ERABAKI INJUSTU HAU SALATU ETA KANPAINA ILUSIOZ ETA ALAITASUNEZ HASTEKO gonbitea luzatzen dizuegu.
20:00etan kontzentrazioan salatuko dugu ebazpen larri hau, Magnoliopean.
Gero, gauean, 23:45etan kofradiatik abiatuko gara, kanpaina irrifar handi batekin ilusioz hasteko, trikitixaren doinuekin hauteskundeetako kartelak paneletan itsastera. Bi hitzordu horietara etortzera animatzen zaituztegu.