EH Bilduko lantaldeetan ari dira Guascorreko eraikinekin lotutako proposamenak mamitzen. San Juan Egoitzarentzat kokaleku duina izan daiteke Guascorrekoa. Irisgarritasun, baldintza eta tamaina aldetik adinekoentzat etorkizunean gune hobea jar liteke bertan. Horrela, gainera, San Juan egoitzako eraikina libre geldituko litzateke herrian dauden beharren arabera erabilera berria emateko (musika eskola handitzea, aterpetxea komentutik mugitzea edo besteren bat...). Proposamenak aztertu eta lantzen ari gara, laster erabat definitu eta publiko egiteko asmoz. Bestalde, karabanentzako ondo egokitutako eta araututako gune bat behar du Zumaiak, Sarauneko guneak ez baititu baldintzak betetzen. Gainera, Lagun Arteako gunea duela aste batzuek kolpera itxi zuen udal gobernuak. Uste dugu Artadiko igoera azpiko aparkaleku eremua, Santio baserriaren atzekoa, egokia izan daitekeela."