Nabari da Udal gobernua urduri dagoela, EH Bilduk gai honetan iniziatiba hartu izanak eragotzi egin baitio zeukan asmoa: bulego itxi batean beraiek bakarrik diseinatutako plan bat presaka ezartzea herritarrei etzun gabe.Baina Udal gobernuak nahi duen antzerkia eginda ere, gauza batean ari dira nahasten: EH Bildutik ez dugu nahi gure plana besterik gabe onartzea, nahi duguna da herritarrek erabakitzea nolako plana nahi duten.