Aparkalekuei buruzko bilera irekia ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako EH Bildu

Ostegunean, EH Bilduk deituta, aparkalekuei buruzko bilera irekia izango da Sagarbide eraikineko aretoan, 18:30ean. 

Bileraren helburua, EH Bilduk herritarrei gai honen inguruan osatu duen bidea azaltzea izango da. Horretaz gain, Poligonoa arautzea nola lortu den adieraziko da, eta baita zergatik den hasiera honetan probakoa. Gainera, udazkenetik aurrera herritarren erabakitzeko eskubidea nolakoa izango den azalduko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide