EH Bilduren prozesu eraikitzailea: aurkezpen foroa Zumaian, maiatzaren 24an

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2017ko mai. 12a, 17:29

EH Bildu Prozesu Eratzailean murgilduta dago. Bost urteko bidea egin ondoren, EH Bildu salto egitera doa lau indar politikoren koalizioa izatetik subjektu politiko izatera; hain zuzen, alderdi jakin batekin loturarik ez duten pertsonak eta sektore politikoak bilduko dituen subjektu politikoa izango da.  

Prozesu honetan parte hartzeko aukera edozein herritarrek dauka, eta lan bakarra eskatzen du horrek, ezinbesteko pausoa hori ba: izena ematea kongresua.ehbildu.eus helbidean sartuta. Bertan daude Prozesuaren agenda, araudia, eztabaidarako dokumentazioa eta zuzendaritzako kide izateko izenak proposatzeko aukera. 

Prozesu Eratzailearen baitan, eskualdeka Aurkezpen Foroak ari gara egiten, eta bertan azaltzen da zer den Prozesu Eratzailea eta zertarako den. Hain zuzen, Zumaian egingo dugu Foroa zarauztarrekin eta getariarrekin batera (Urola Kostako foroa). Forondan izango da, maiatzaren 24an (asteazkena), 18:30ean. Bertan parte hartzeko ez dago izena eman beharrik goian aipatutako helbidean: bilera irekia izango da. Gurekin izango dira EH Bilduko bi kide: Oihana Etxebarrieta eta Pello Urizar. 

Bertan elkar ikusi dugulakoan, agur beroa. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide