EH Bilduren prozesu eratzailean parte hartzeko azkeneko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako EH Bildu

Mahaia jarriko dugu asteazken eta ostiral honetan Inpernupe parean, kongresu nazionalerako bozka delegatua eman nahi duenarentzat.

Oraindik ez baduzu EH Bilduren prozesu eratzailean parte hartzerik izan, aste honetan duzu aukera.
 
Bihar asteazkena (ekainak 14), eta aste honetako ostiralean (ekainak 16), mahai politikoa eta idazkariak hautatzeko aukera izango da Inpernupe aurrean bertan, bozka delegatuaren bidez (Nortasun Agiria eraman).
 
Zatoz eta izan EH Bildu berrituaren partaide.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide