Alokairurako eta emantzipatzeko diru laguntzen proposamena egin dugu

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2017ko uzt. 1a, 10:14

Etxebizitza oinarrizko eskubidea izanagatik, zumaiar askoren kasuan eskubide hau ez da betetzen.

Proposamen honen helburua da zumaiarrei alokairua ordaintzeko diru laguntzak ematea. Alde batetik, herrian alokairuaren aldeko apustua eta kultura sustraitzeko. Baina, batez ere, alokairuan bizitzeko aukera egiten duten herritarrei hautu horrek bizitza duina izateko duten eskubidea ez ukatzeko. Etxebizitza eskubide unibertsala dela ulertzen delako, eta edozein pertsonaren bizi-proiekturako gakoetako bat.

Azkenik, aipatu behar da diru laguntza hauek ez dituztela gizarte bazterkeria arriskuan dauden herritarrentzako jada indarrean dauden beste laguntza batzuk ordezkatuko.

Maiatzako batzordean lehen zirriborroa aurkeztu genuen, eta uztaileko plenoan sartzeko asmoa geneukan, baina beste batzorderik ez denez deitu udal gobernuaren partetik, Udaleko erregistroan sartu dugu, plenoan eztabaidagai izan dadin.

Hemendik plenora egin bitartean, herritarrekin bilera ireki bat egingo dugu, proposamen hau azaltzeko eta beraien ekarpenekin osatzeko. Udalean ordezkaritza daukaten beste alderdi politikoekin ere adostu nahi dugu gai hau.

Hala ere, neurria aurrera aterako bada eta zumaiarrek laguntza jasoko aukera izango badute, ezinbestekoa izango da uztaileko plenoan EAJk eta PSEE-k kontra ez bozkatzea. Saiatuko gara beraiekin adosten, eta espero dugu bi alderdi horiek ere zumaiarren aldeko erabakiei ematea lehentasuna neurri honekin, proposamena nork egin duen begiratu gabe.

Bilera irekia, uztailaren 5ean, asteazkenean

Herritarrekin bilera irekia uztailaren 5ean egingo dugu (hurrengo asteazkenean), Alondegian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide