Baditu aurtengo aurrekontuak Zumaiako Udalak, eta jasoak dauzka EH Bilduren hainbat proposamen. Ez, ordea, beste batzuk, plenoan ez zituztelako onartu EAJk eta PSEk. Horregatik abstenitu ginen bozketan.
Baina ez zen arrazoi bakarra izan asbestentziora jotzeko. Izan ere, EAJren udal gobernuak ez dio oposiziako alderdi bakarrari aukera handirik eman aurrekontuak behar bezala lantzeko. Oso denbora gutxi eman digute. Hori gutxi ez, eta hainbat batzorde ez dira deitu ere egin arlo horietan aurrekontuen gaia lantzeko, eta egin izan direnetan ez da denborarik eman behar bezala lantzeko. Ez zaigu iruditzen modurik zuzenena denik hain gai garrantzitsua lantzeko. Ea legealdi honetako azken aurrekontuak (2019koak) hobeto lantzeko aukera izaten dugun udal gobernuko kide guztien partetik.