Iaz, lehenengo aldiz, Euskal Herriko Mugimendu Feministak emakumeen lan etenaldi partziala deitu zuen Martxoaren 8rako, indarkeria matxistak eta emakumeak eragiten dituen ezberdintasun molde ugarik eragiten dituzten desorekei aurre egiteko. Emakumeok Planto – Nosotras Paramos lelopean, emakumeak zapaltzen dituen sistema kapitalista, patriarkala eta arrazista salatu zen.
Euskal Herriko emakume askok bat egin zuten greba dei horrekin eta mugarritzat jo zen, borroka eta aldarrikapen feministek bisibilizazio handiagoa lortu ondoren Euskal Herrian.
Aurten, Euskal Herriko Mugimendu Feministak, eragile sindikal, politiko eta sozialekin batera, 24 orduko greba deia luzatu du. Greba bost ardatzetan antolatzen da: zaintza, enplegua, pentsionistak, ikasleak eta kontsumoa. Greba feminista, guztion bizitzan eragiten duten esparruetan kokatzen da, soldatapeko zein doako lanetan, kontsumo ereduan, sexualitatean, arrazakerian eta abar.
Horregatik, grebaren bitartez, ardura kolektibotik abiatuta bizitza sostengatzeko itun sozial berri bat eskatzen dio euskal jendarteari, berdintasun erreala eta eraginkorra bermatuko duten politika publikoak eginez. Iaz bezala, aurten ere zaintza erdigunean kokatzen da, zaintzaren berrantolaketa soziala politika publikoen zeharkako ardatza izan behar dela aldarrikatuz.
Horregatik, eta Euskal Herriko Mugimendu Feministaren motibazioa eta proposamenarekin bat egiten dugunez, Zumaiako EH Bilduk:
- Bat egiten du mugimendu feministak deitutako grebarekin.
- Herritarrei dei egiten die mugimendu feministak deitutako mobilizazioetan parte hartzeko.