Zumaian Bizi! (Bilera irekia ostegun honetan)

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2019ko mar. 11a, 15:43

Bigarren bilera irekia egingo du EH Bilduk ostegun honetan, hainbat gairen bueltan: alokairua, Turismoa, lan mundua, merkataritza...

ZUMAIAN BIZI! gaiaren inguruan EH Bilduk bere proposamenen berri emango du ostegun honetan, martxoaren 14an, Herri Eskolako Sagarbide eraikineko aretoan. Zatoz eta egin zure ekarpena!

Aurreneko bilera duela zenbait egun egin genuen, Herriko Ekipamenduen inguruko gure proposamenen inguruan aritzeko, eta orain dator bigarrena. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide