Itzurungo maldak egonkortzeko eta Paoleko igerileku naturalaren proiektua idazteko eskaerak erregistratu ditu EH Bilduk Madrilen

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2022ko aza. 11a, 13:28

Madrilen martxan den aurrekontuen negoziaketan, EH Bilduk Zumaiarekin lotutako bi eskaera erregistratu ditu: Itzurungo maldak egonkortzea eta Urola ibaiaren inguruko bi eremu birgaitzeko proiektuen idazketa (Paoleko igerileku naturalaren eremuarena eta Grostiagako Garbigunetik Beduako irletara doan eremuarena).

Itzurungo maldak, bai igerilekura doan aldaparen atzekoak eta baita San Telmo aldera dagoenak ere, gero eta sarriago izaten ditu harri-jausiak, arrisku egoerak sortuz. Hori horrela, prest dago Geoparkearen oniritziarekin idatzitako maldak egonkortzeko proiektua. Eremua Kosta Zuzendaritzaren menpekoa denez, hari dagokio proiektuaren exekuzioa. Sartutako eskaerak 600.000 euroko aurrekontua du.

Bestalde, Urola ibaiaren ertzeko bi eremuren birgaitzeari bruruzko proiektuak idazteko eskaria ere erregistratu da, 100.000 euroko aurrekontua duena. Alde batetik, Paolaldeko igerileku naturala joango litzatekeen eremuarekin lotuta dago eskaera. Horrekin lotuta, gogoratu behar da 2023rako aurrekontuen partaidetza prozesuan herritarrek bozketa bidez lehentasunezko proiektu bezala kokatu zutela igerileku naturalarena. Horiek horrela, eremua Kosta Zuzendaritzaren menpekoa denez, Madrilen proiektu idazketa egiteko eskaera erregistratzeaz gain, 2023ko udal aurrekontuetan ere partida bat jasoko da proiektu horren bideragarritasun tekniko eta juridikoa aztertzeko. Bestalde, Gorostiagako Garbigunearen eta Beduako irlen arteko lur eremua birgaitzeko proiektua ere jasotzen du eskaera honek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide