EH Bilduren Herri Batzarra ostiral honetan, hauteskunde programa osatu eta lan-taldea aurkezteko

Batzarra arratsaldeko 17:30ean hasiko da, Alondegiko Oxford aretoan, eta 19:00etarako amaituko da.

Zumaiako EH Bilduko kideok hauteskunde programa prestatzen aritu gara azken asteotan. Legealdian egindakoak eta egin gabe gelditutakoak gogoan hartuta, dagoeneko definitu ditugu programaren zutabe nagusiak, baita zeregin garrantzitsuenak ere. Beste herrietan egiten ari diren proiektuak ezagutzeko zenbait bisita ere egin ditugu, gainera.

Hauteskunde programaren zirriborroa osatuta, bilkide eta herritarrekin elkartuko gara ostiral honetan. Hauteskunde programa aurkeztu, eta ekarpenak jasotzeko tartea zabalduko dugu.

Gainera, saioaren amaieran, maiatzaren 28ko hauteskundeetara aurkeztuko den lan-talde osoaren berri emango dugu. Talde prestatua, gobernutik arloz arlo ekarpenak egiteko gaitasuna sobera duena, eta aldi berean herrikoia dena daukagu.

Herri Batzarra ostiral honetan (martxoak 31) izango da, arratsaldeko 17:30etik 19:00etara bitartean, Alondegiko Oxford aretoan. Zabaldu deialdia, eta zatoz! Zurekin gehiago egingo dugu!

PROPOSAMENAK EGITEKO AUKERA ZABALIK

Programa borobiltzeko, herritarren proposamenak biltzen ari gara, eta webgunea sortu dugu horretarako. Bertan dagoen galdetegi sinple hau bete besterik ez duzu egin behar proposamenak egiteko! Proiektu handi zein txikiak proposatu ditzakezu, baita lehentasunen inguruko hausnarketak eta bestelako ideiak idatzi ere.

Gehiago izan nahi dugu. Zurekin, gehiago egingo dugu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide