Herriko gaiez eta alderdiaren ildo politikoaz aritu dira EH Bilduren herri batzarrean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako EH Bildu

Pello Otxandiano Eusko legebiltzarkideak eta oposizioko buruak parte hartu zuen atzo arratsaldez Oxford aretoan egindako batzarrean.

Zumaiako EH Bilduk herri batzarra egin zuen atzo arratsaldean Alondegiko Oxford aretoan. Herriko alderdikideez gain, Eusko legebiltzarrerako azken hauteskundeetan EH Bilduren lehendakarigai izan zen Pello Otxandiano ere bileran izan zen. Alderdikide ugari bertaratu zen atzoko hitzordura.

Herriko gaien inguruan aritu ziren lehenbizi eta ondoren alderdiaren ildo politikoaz eta III. Kongresura eramango duten ponentziaz aritu ziren hizketan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide