Etxebizitzaren inguruan hizketan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako EH Bildu

Joan den asteazkenean etxebizitzaren arazoaz aritu ginen luze. Xabi Astigarraga Luke etorri zitzaigun herrira, EH Bilduko legebiltzarkidea, EH Bilduk gaiaren inguruan egiten duen irakurketa azaldu eta proposamen zehatzez aritzeko.

Argi Yeregi hirigintza zinegotziak Zumaiako Udalaren barruan egiten ari diren lana azaldu zigun (Aita Mari-Puntanoeta promozioa, alokairu parke publikoaren sustapena, etxebizitza hutsen lanketa, etxebizitza turistikoen araudia...). Biek ere nabarmendu zuten etxebizitzaren arazoa konpontzeko errotiko aldaketak beharrezkoak direla.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide