Zumaiari buruz, zumaiarren bidez

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko ots. 3a, 15:29

2009an aurkeztu zuten Zumaiako ahotsak gunea Zumaiako Udalak eta Badihardugu euskara elkarteak, herriko ahozko ondarea eta herri hizkera jaso, landu eta zabaltzeko helburuarekin. Altxor horren berri eman nahi dizuegu, astero bideo bat aurkeztuta.

Euskal Herri mailako da gunea da ahotsak.eus, eta 5.000 lekuko baino gehiagoren hitzak bildu dituzte, 300 herri baino gehiagotakoak. 2007 eta 2008 urteetan lantalde bat aritu zen, Zumaiako Udalak eskainitako beka baten bidez, herriko adineko jendeari hainbat elkarrizketa egin eta Zumaiako hizkera aztertzen. Beste elkarrizketa batzuk gehitu zitzaizkion 2009an, eta urte amaieran zabaldu zuten webgunea. Harrezkero,  bideo asko erantsi dituzte, eta 630 baino gehiago daude gaur egun.

Proiektu honen bitartez, XX. mendeko bizimodua jaso eta gordeko dituen datu-base digitala osatzearekin batera, Zumaiako euskalkia aztertu eta herriko ahozko artxiboa antolatuta geratuko da nolabait.

Halako lanak zabaltzea merezi duela iritzita, Euskara Zerbitzuan astero bideo bat hautatu eta jarriko dugu hemen, Zumaia eta zumaiarrak hobeto ezagutzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide