(BIDEOA) Mª Jesus Manterola: Loroa ere arrosarioa errezatzen

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko mar. 10a, 14:57

Zumaiako Harategi kalean jaio zen Maria Jesus "Bixi", gurasoak zumaiarrak zituen biak. Lau anai-arrebatan zaharrena izan zen bera. Txiki-txikitatik lan asko egindakoa. Amonarekin hasi zen arraina saltzen; 10 urterekin Zestoara oinez joaten zen otarra buru gainean hartuta. Gogoan du albergara nola joaten zen etxeko arropa guztia garbitzera.

Bideoan kontatzen du etxean oso elizkoiak zirela, eta amonarekin arrosarioa errezatzen zutela egunero etxean. Loroa tapatu egin behar izaten zuten, hark ere arrosarioa errezatzen zuen bestela eta. Jende asko erakartzen zuen loroak, batez ere umeak. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Maria Jesus Manterola Amas (1927-2012)

Elkarrizketatzailea: Haizea Odria

Maria Jesusen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide