Erakustaldietara kamionetan eramaten zuten harria, eta anaiaren batek lagundu ohi zion. Bere garaiko bertsolariak aipatzen ditu bideoan; plaza askotan egiten zuen topo haiekin, eta inbidia handia zien, mikrofono aurrean jarri eta kantatu besterik ez zutelako egin behar. Beraiek, berriz, harriarekin atzera eta aurrera ibili behar izaten zuten.
ZUMAIAKO AHOTSAK: Jose Manuel Agirre “Endañeta”(1943)
Elkarrizketatzailea: Maddi Gallastegi
Jose Manuelen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.