(BIDEOA) Benito Etxabe: Musika kontuetan apaizen eraginez

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko api. 22a, 10:30

Artadi auzoko Gorostiagaundi baserrian jaio zen Benito Etxabe. Umea zela, Artadi auzoan organo-jotzailea behar zenez, auzoko baserritar guztien artean musika-eskolak ordaindu zizkioten. Artadi auzoko elizan ikasi zuen musika eta organoa jotzen Zumaiako irakasle batekin. Lehenengo irakaslea Nemesio Etxaniz izan zuen. Artadi auzoko organo-jotzailea izan da 60 urtez. Angulak harrapatzen ere nabarmendu da.

Musika kontuetan nola hasi zen azaltzen du bideo honetan.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Benito Etxabe Etxabe (1928)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2007-11-02

Transkripzioa: Miren Zabaleta

Benitoren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

- Eta musika kontuak eta, organo kontuak, nola, nola hasi ziñan zu?
- Ba hor, zean, etorri huan Don Joakin Dorronsoro, zea huan, aurreko apaiza zea, zaharra in zanian, geo ordun etorri zuan hua. Ta geo hark´e urte batzutan kumuniyo haundiya harkin in giñun. Ta geo ordun, komuniyo haundin zea hortan etorri huan Don Nemesio Etxaniz. Ta hark berriz jarri zixkin umientzako ziniak han zean, Azpeittian. Ta musika ta hasi ta jende guztiya musika ikastea ta bea, zea, fama hartu huan, ba, kantua ta musika ta zea […] ta. Ta geo bota in ziyen. Orduan hemen […] karlistak eta, datorren urtian alkate zeona karlista, ta zea hau…
- Nazionalista.
- … hau nazionalista ta… Zeoze esan zula ta fuera bota zuen. Ta akordatzen nauk arratsalde, bezperan […] ta zenbat jende zan han despedida eman zunian. Danak ondo hartu zuen Don Nemesio, ta.
- Bai? Don Nemesio?
- Bai.
- Nungua zan bea?
- Debakua.
- Debakua.
- Debakua, bai. Gaiñea itxia berritu in zin, zea, ta hiru anai o etortzen hitun horrea, ta bat baserritakuakin ezkonduta ta. Ez, bi anaie baserritakuakin ezkonduta zaben.
- Eta orduan Nemesio Etxaniz izan zan, Don Nemesio, hamen musika kontua ta berak jarri zun martxan?
- Bai, bai. Geo hua bialdu zien ta ordun hua zeatu zanian Don Nemesio o zea sartu huan… Don Inazio zea… […] buru hau! Goikoetxea!
- Goikoetxea.
- Mendaroneko zea hori. Ta horrek, ba, orduan […] ba, ikasi in behar zala o zeoze. Batenbat zea…
- Musika.
- Musika zea, ta. Haekin hasi giñun zeoze zeatzen ta, kantatzen ta, tonua eman ta, zean ta kantuan ta. Baiño hua zeatu zanian´e…
- Orduan zu zure…
- Geo…
- … horrela hasi ziñan?
- Bueno, seitu in behar zala ta, Don zea horrek, Don Iñaziok baserritar danakin o zeatu zian ta. Nei zeak, gastuak paatzeko hillian bost duro zer zan zean. Ni Zumaira juten niñun, zea, Don Angelena, zea, musika zeatzea, ta. Handik aurreakuak, berriz, ba!, pixkat…
- Jardun ta…
- […] laga nitxion harei ta, geo neure kasa.
- Eta ordun klasiak, Zumaiko klasiak eta, baserritar guztien artian paatzen zian?
- Bai.
- Zure klasiak. Ta holan ikasi zendun.
- Bai. Bai, soldaua zeatu bittartian. Ta geo, geo solfeua ikasi nunian, ba, neure kasa hasi ta…
- Eta oaiñ arte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide