(BIDEOA) Angeles Arozena: Kontrabandoko haragia saltzeagatik isuna

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko api. 29a, 11:16

Tolosako Aldaba auzoko Lasarte baserrian jaioa zen Angeles Arozena. 11 urterekin, Zumaiako "kolegiora" bidali zuten gurasoek. Zumaiako hainbat etxetan neskame ibili zen, harik eta 21 urte zituela harakin batekin ezkondu zen arte. 47 urte egin zituen lanean Harategi kalean zuten dendan. Harategirako arkumeak artzainari hartzen zizkioten. Bideoan kontatzen du nola behin Andikara baserrian ezkutuan hil zuten txahal bat, gauez. Haragia zatitu eta astoan hartuta etorri ziren Zumaiara, baina harategian sartzera zihoazela, "txaperua" zuten zain.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Angeles Arozena Larrañaga “Aldaba” (1928-2015)
Elkarrizketatzailea: Maddi Gallastegi eta Ainitze Oruesagasti
Data: 2012ko azaroaren 14a.
Angelesen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide