(BIDEOA) Adora Osa Arrizabalaga: "Despeskan", antxoak saretik askatzen

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko mai. 13a, 10:32

Arritokietara bideko Añezkoa kale baserrian jaioa da Adora Osa. Txikitatik jardun zuen han eta hemen lantxo txikiak egiten, eta josten ere ikasi zuen. Itsasontziak kaian sartzen zirenean, Zumaian edota Getarian, herriko emakumeak bertara gerturatzen ziren lanerako. "Despeska" nola egiten zen azaltzen du bideoan.

Antxoak sarean kateatuta etortzen ziren; moilan, otarra aurrean zutela, antxoak saretik askatzen ibiltzen ziren. Diru "aberatsa" izaten omen zen, unean bertan ordaintzen zietelako.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Adora Osa Arrizabalaga (1928)

Elkarrizketatzailea: Maddi Gallastegi

Data: 2012ko azaroaren 29a.

Adoraren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide