(BIDEOA) Akelino Osa: Itsasotik lehorrera joan-etorri ugari

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko mai. 26a, 14:08

San Jose kalean jaioa, aita arrantzalea zuen Akelino eta gazte-gazterik hasi zen hari laguntzen. Igeltseroa izan da lanbidez, baina bizi guztia itsasoan eta arrantzan ibili izan da motor txikiarekin. 

Elkarrizketan Jesus Gorostola laguna ere azaltzen da, eta arrantzan ibiltzen zireneko kontuak azaltzen ditu: batzuetan egunean hiru irteera egiten zituzten; beste batzuetan, itsaso barea zegoenean, Itzuruntxikiko portura joaten ziren amari arraina ematera, hark berehala saltzeko. Jatekoa hartu eta itsasora bueltatzen ziren.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Akelino Osa Elosua (1930-2015)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2008ko otsailaren 6a.

Akelinoren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide