Josebak Lekarozko (Nafarroa) kolegioan batxilerra ikasi eta Donostiako seminariora joan zen; 1962. urtean, apaiztu eta Pasai Donibaneko elizaren ardura hartu zuen. 1966an Ternuara joateko eskaintza egin zioten, bertako euskal arrantzaleen interprete lanak egiteko, Pasaia bakailaotako portu garrantzitsuenetakoa zen-eta. Guztira 22 urtez egon zen arrantzaleen zerbitzura, eta hango bizipenetan oinarrituta liburu bat argitaratu zuen. Bideoan Julio Beobideren lanik ezagunenak aipatzen ditu: Arte Ederren museoan Zuloagaren busto handi bat, Zuloaga ermitan kristoa, Kresalan bukatu gabe geratu zena...
ZUMAIAKO AHOTSAK: Joseba Beobide Arburua (1935)
Elkarrizketatzaileak: Nerea Goiria eta Andere Gonzalez
Data: 2012ko apirilaren 24a.
Josebaren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.