Inguruko erromerietara ere joaten ziren udan: San Prudentziora, Ibañarrietara, Oikiara eta Artadira. Negu partean jai arratsaldeetan seietako zinera joan eta handik irtendakoan dantza egitera joaten ziren plazara. Udan bandak Beheko plazan jotzen zuen eta neguan Goiko plazan. Garai batean Elgoibartik "jazbana" etortzen zen.
ZUMAIAKO AHOTSAK: MagalenaEgaña Elorriaga (1931)
Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri eta Xabier Azkue Ibarbia
Magdalenaren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.