Bideoan azaltzen du Oikian nola egiten zuten tabakoa: hazia jarri, landatu, bildu, sortak egin, lehortzen jarri...
ZUMAIAKO AHOTSAK: Brigida Ibarbia Ugarte (1935)
Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri
Data: 2007ko maiatzaren 29a.
Transkripzioa: Miren Zabaleta
Brigidaren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.
- Konde basarriya, ta harrek itten zun landare asko. Hua zan herriko danen buru, o… Hark zeatzen zuan. Baiño, gure denpoan itxia… haziya ematen zigun guri!
- Tabako haziya.
- Tabako haziya itxian zeatu, ta geo ernetzen hasten zanian, […]. Hazi-toki zea batian jun ta, ta!, bihatzakin dana txut. Lau ostro o sei ostro zanian aldatzen gendun. Abuztuan azkena, iraillian aurrenian jasotzen gendun.
- Gariya…
- Bai, gariya kendu ta ipintzen gendun, bai. Eta geo, lehortzea, ba, hiru hillabete o izaten zan. Ta itten gendun aixkoakin o itaiakin ebakitzen gendun, tentian.
- Aixkoakin?
- Bai, bai, bai. Kerten gogorra du. Horrela kertena, eta trak! ebakitzen zan, punta zorrotzakiñ. Eta geo, bestela itten gendun, zea, iltzia. Bakoitzai zea sartu, alanbria ganbaran dana, alanbria in, ta alanbrien taka-taka-taka-taka, dana exekitzen gendun. Eta lehortutzen zanian, mendebala behar zun izan ostrua ez puskatzeko. Orduan lika-lika-lika-lika […] danak, […], e!, peatzen zan dana, e!. Eta… lika-lika. Ta ordun taka-taka, sustraittikan dana kendu ostrua eta geo dozena bat o eskuan bittu txuzen ta beste batekin buruba itten giñun, sorta, sorta. Ipurdiyak eta muturrak alde batea, kertenetik. On-ona erdikua-ta beste aldea. Hua ya doblia pagatzen zeen. Erdikua puroako, puruantzako, bai.
- Ona puruantzako eta…
- Bai. Beaiek klasifikatzen zeen. Guk muturrak ta ipurdiyak garbi-garbiya, orri haundiya ona zeona, aparte juten zan beti. Ta muturrekuak eta ipurdikuak xixtriñauak o erdi-zeatu, zulatuta igual, hua beste aldian, farduak. Kaja haundi bat, zakuakiñ zeatu, lotu, josi…
- Ta Panplona.
- Bai, bai, bai. Egunak izaten zian, eamaten zian egunak. Ya merkantzia o, Zumaira ekartzen zian…
- Ta trenian edo?
- Trenian o… nik ez dakit nola juten zian! Nola zeatzen zian behiñik behin, horrenbeste kilo…
- Baiña zuek ez ziñaten juten…
- Ez, ez, ez, ez! Konde o dalako horko… Oaintxen dala urtebete o hola hil zan gizon hori, zaharra. Eta ya haiek arduratzen zian. Gero hasi zian kamioi…
- Zuek hasi baiña…
- Guk pixatu ta guk jartzen gendun eta harei zean, horrenbeste kilo horrenbeste zeakiñ etortzen zan. Nota hartzen zizuen, geo´re hari buruz etortzen zan. Hango klasifikaziyuen buruz etortzen zan, bai. Ta hortxen, Kandelaiotako buelta horretan etorriko zan pixua ta diruen fakturaziyo, esan nahi nuke, bere zea ta… Otsaillen azkeneako kobrauta.
- Eta…
- Bai, bai. Ordurako diru ederra zan, e! Iñ in behar, lan asko in behar, baiña dirua zan. Ta garai hartan, ba, in zazu kontu. Gabonetatik udaberrira arte, baserriyan ez dao ganauakin ta zean. Lehengo patata o… Ez da, ez da. Oain bezela ez zan, ta!
- Gero bai, ez? Ya martxutik aurrera…
- Bai, martxutik aurrea udaberriko gauza hasten zan.
- Bai.
- Landaria ta…
- Baatza ta.
- Bai, baatza ta dana. Handikan santu guztiyen aldea arte, ba, segi-segi-segi-segi danakin. Berdura, illarrak, baina, porrua, udarako berdura, Zarautza o Donostira.
- Ta orduan, neguko diru hori ondo etortzen zan, ezta?
- Hoixen etortzen zala!
- Tabakuan diru hori…
- Bai, bai, bai.
- Eta, e…
- Asko itten zan Oikiyan! Iya baserri danetan, e!
- Bai, e?
- Bai, bai, bai, bai. Libre izango zan! Itten gendun behiñik behin, ta!
- Ta zuen aurretik´e bai? Gurasuak eta… gogoratzen dezu? O, aittittak eta amamak eta?
- Ez, ez, ez, ez, ez. Aittak eta amak denpoan hasitakuak. Gu txikiyak giñan denpoan hasiko zian beharbada. Bai.
- Eta geo´re, jarraitutakuak?
- Jarraittu zuan gero arte, baiño ez dakitt, uain dala berrogei bat urte lagako zuen, e! Lehen esan dixutena, gaixotasuna o lizundu itten zan. Ezin zan. Lurra gaixotu o izaten da, ba? Ezin zan tabakoik iñ, atmosferagatikan o… ez zan, ezin zan iñ. Souan bertan hasten zitzaion lizuna. Ta orduan ez du bate baliyo. Galdu itten du ta! Bai. Ta geo, bertan behera galdu zan hori dana. Oain irauten duan Panplonako fabrika harek, ez dakitt hortikan aurrea ezer´e.