Akelino Elosua: Zumaiako familia asko Santoñara ihesi

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko ira. 23a, 11:08

San Jose kalean jaio zen Akelino, "Porteneko" etxean. Mekaniko ibili zen hainbat lantegitan. Errepublika garaian, UGT sindikatuan sartu zen eta herrian ardura batzuk ere izan zituen. Gerra zela eta, 11 urte igaro zituen herritik kanpo. Irailaren 21ean bete ziren 80 urte tropak Zumaian sartu zirela, eta garai hartako kontu batzuk azaltzen ditu Akelinok bideoan. Zumaiar asko joan zen boluntario batailoietara. Unerik gogorrena herria ebakuatu behar izan zutenekoa izan omen zen berarentzat, gurasoak Zumaian geratu zirelako. Itsasontzia prestatu eta herriko familia askok alde egin zuen Santoñara.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Akelino Elosua Zubimendi “Porte” (1913-2012)
Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri
Data: 2008ko apirilaren 23a.
Transkripzioa: Miren Zabaleta
Akelinoren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

- Eta Zumaixan-eta, jendia batailloietan-eta organizatu zan edo?
- Mordua jun zan boluntadxo.
- Baiña Zumaidxan bertan bazeon batailloirik?
- Zumaidxan osaba bat hil zan, Fermin, hamen, zean, frentian, Bizkargin. Ta anaidxa, Alfontxo, heritu in zuen. Boluntaidxuak asko jun zian UGTtikan, gaztiak.
- Eibarrea?
- Eibarrea, Batallón UHP, Batallón… nola da? Hermanos Proletarios. Bai Eibarra… Donostira gehidxenak. Donostitikan, bai. Donostiko zea, sublebazidxua izan zanian jende asko jun zan hamendikan han zeatzeko. Tartian osaba karabiñerua, Cabrera, jun zan. Fusillikan manejatzen haretxek bakarrik jakingo zun, beste iñork ez zun jakingo!
- Eta herridxan eta, jenderik geratu zan hamen, herrixan bertan?
- Bai, bai.
- (Alaba) Andriak.
- Geo, hori geo ya, gerra sortu zanian, ba, hasi zian zeak etortzen, refujiauak, Irundikan eta Hondarrubitik eta. Horkuak lehenbizi hasi zian etortzen. Eta Amaian sartu genduzen, Hotel Amaian orduan. Garai hartan ez zeon zeikan, zeakin, gerrakin-ta. Hor sartzen genduzen. Ta geo Donostidxa´re galdu zan, denpora gutxidxan sartu zian frentia puskatu zuenian.
- Noiz sartu zian gutxi gorabehera? Gogoratzen dezu? Setienbreako?
- Setienbreako? Leheno!
- Leheno?
- Bai. Setienbrian ya guk hamendik ebakuatu in gendun setienbrian. Ta Donostira hoidxek sartu zian, bueno, bai, setienbrian aurrealdian izango zan sartu ziala. Ta Zumaitikan jendiak alde in zun. Ta guk barko bat preparatu gendun ta geure aldekuak barkuan bialdu genduzen, nire andria, ama-ta, andrian ama-ta, kuadrilla bat…
- (Alaba) Arreba…
- Arreba? Arreba ez. Arreba geo…
- […] ez zan jun?
- Geo bialdu zituen hoidxek, hoidxek hamen geatu zian, umiak txikidxak zezken, ta ez zian jun. Guk danok alde in gendun. Ta nik egunik txarrena esaten det, gerra hemengua ta Frantzikua ta ikusi ditut, baiña egunik txarrena hura izan zan neretzat, hemen hau ebakuatu gendunian. Klaro, gurasuak hemen geatzen zian ta aittak hemen geatu nahi zun ta amak gurekin jun nahi zun. Ta aittak "Nola jungo gea dakaun edadiakin?" ta zea, ta "Antolauko dia umiak" eta. Haidxen zeakin alde iñ in behar izan nun nik etxetikan, despeditzeko astiik gabe. Klaro, nik zea nekan, barkuan bestiak bialdu genduzen, andria-ta, andrian ama-ta… En fin, danak, herriko asko. Ta nik zea txiki bat nekan, motor txiki bat, rekisauta, etxeberriatarrena. Zea zan, Iberdrolako injienoria, hemen beraneatzen zuna, etxia zaken hor Paolen. Horrek motor txiki bat zekan orduan, motor rapido hoidxetako bat. Ta hura rekisauta nekan nik. Ta hamen azkeneko danak alde in zuenian, ni motor hartan jun nitxan. Launak, sindikatoko launak, itsasuan-ta ibiltzen zan bat, konprometiuta nekan, Erramun. Han jun nitxan ni, hauek danak bialduta, haidxen ondoren. Ta hoidxek Lekeition sartu zian lehenbizi, ta geo, tratu asko Santoñakin gendukan zumaiarrak. Hemen barkuak eta nola iten zian, ba, gehidxenbat kuñauak, Joxe Marik zekan tratoik gehidxena. Ta Santoña danak, famili asko Santoña jun giñan. Ni geatu nitxan hor Bilbon, baiña andria ta andrien amak-eta, famili asko, Manuela arreba´re hor zan, Joxe Marin andria, famili asko Santoñan geatu zian o sartu zian refujiauta aberats baten itxian. Ihesi in zun ta itxe haundi bat zekan ta itxe hura dana okupatu zuen zumaiarrak. Agustin-ta, Akelin-ta hauek, orduan bialdu zituenian, txikidxak eta "¿No me das un poco?" esaten zuan, ezta? Amak esaten zuan, gosiak eta danai eskian Agustin. "Me das un poco" danai eskian, gosiak zan haura.
- (Alaba) Osaba Jose Luis han jaiotakua da, ez? Osaba Jose Luis ez zan Santoñan jaio?
- Santoñan jaidxo zan. Klaro, zazpi hillabete zeon Paulita, zea, ama, hamendik alde in gendunian.
- Eta orduan, Zumaiko andra ta ume guztiak eta…
- Askok alde in gendun ta beste batzuek hamen geatu zian, ta geo bialdu in zituen, beste hauek danak atzea bialdu in zituen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide