Benito Etxabe: dolarearekin sagardoa eta txakolina nola egiten zuten

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko ira. 28a, 17:07

Artadi auzoko Gorostiagaundi baserrian jaio zen Benito, eta betidanik egin izan dute txakolina etxean. Semeak saltzeko egin izan du txakolina, baina garai batean etxerako lain egiten zuten. Lehen txakolina egiteko dolarean txikitzen zen. Dolare automatikoa jarri zuten etxean eta inguruetako baserrietakoak ere etortzen ziren sagardoa egitera. Mahatsa Pilarika inguruan biltzen da, eta txakolina egiteko prozesua azaltzen du Benitok bideoan.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Benito Etxabe Etxabe (1928)
Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri
Data: 2007-11-02
Benitoren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide