(BIDEOA) Benito Etxabe: Franco hil zen gauean 20 kilotik gora angula

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko aza. 17a, 08:45

Artadi auzoko Gorostiagaundi baserrian jaio zen Benito, eta asko ibilia da angulak harrapatzen. Sanmigeletan ere harrapatu izan ditu, baina gaur egun asko galdu da angula. Franco hil zen gauean 20 kilotik gora angula harrapatu zituen, “ujalak” izan eta gero urak dena beherantza arrastatu zuenean. Biberoetan eduki eta angula gehiena Eibarko Txaltxa jatetxera saltzen zuten. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Benito Etxabe Etxabe(1928)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Transkripzioa: Miren Zabaleta 

Data: 2007-11-02

Benitoren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

 

- Eta noiz da garai ona? Ointxe izaten da, ez?
- Ba, sanmigeletan ta ere, urte batzutan harrapatzen zan hor.
- Bai, e? Setienbrian?
- Bai, bai. Sanmigeletan harrapauta nitxiok egun batian presa ondoa jun ta bi kilo angula.
- Joño!
- Oain, oain gutxi dek.
- Galdu in da, ez?
- Beno, igual etorriko dek berriz´e, zeatu aldiya.
- Bai, laga ezkero, ez?
- Nik gau batian hogeita gehio kilo angula harrapau nixkin.
- Bai?
- Bai. Baiña orduan banitxan angula zeona ta juten niñun presa ondoaiño ta eunero bi o hiru kilo angula harrapau. Ta geo etorri hittuan ujal haundiyak ta jota erriyuan zea guztiyak dana behera arrastau ziyen, zea aldea ta, Bedua aldetikan beherako zea hortan, hor ura zeatzen danian han, nunbaitt han gelditu ta, geo zean, hor uren argitzea […], jata bazterrian […] alde batea ta nahiz bestetikan […]. Bai. Hartu ta ra! bat, ra- ra! bat, ...
- Harrittuta, ez?
- Berrogeita hamar bat o ziento bat igual kalada batzutan!
- Bai, e?
- Bai. Baiña halakuak gutxi.
- Normalian pare bat kilo, eo…
- Bai.
- Eta angulekin gero saldu iten zian?
- Hoixe!
- Nora, ba?
- Guk Eibarrea saltzen giñun gehiena.
- Eibarrea?
- Txaltxa, Saltxa o…
- Bai.
- Zea horrena.
- Restaurana.
- Bai. Restauran horta.
- Eta zuek eramanda, eo? Zuek hara jun ta han salduta?
- Ez! Beak eskatzen ziyen. Ta guk biberuan euki zea, angulak, ta beak eskatzen ziyen eamateko honenbeste kilo ta, bezperatikan, ta hartu, trenian jun ta eman ta.
- Bizirik gorde egun batzutan, ta…
- Bai, ba. Biberuan zeatzen.
- Ta biberua nun zenuten?
- Bat han behien, geo autopista… hauek puskatu zien ta. Hemen […] beste bat, eta. Ura zeon tokiyan.
- Eta Xabierrek esan zian, Franco hil zan gabian eo?
- Ordun, ordun nun, ba, manifestaziyuan erten ziala, danak!
- Ordun izan zan?
- Bai. Ta aurreko bi egunetan ujal haundiya. Ta jun ta batez. Ta manifestaziyua erten Franco hil zan gauian danak.
- Orduan izan zan hogei kilo harrapatu zenduna?
- Hogeita gehio kilo.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide