(BIDEOA) Irene Yeregi: Irratia konfiskatu zietenekoa

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko aza. 25a, 11:19

Ama Oikiakoa zuen, eta aita Usurbilgoa, Jesus Yeregi, abertzalea eta gerra aurrean Zumaiako Batzokian lan asko egindakoa. "Yeregui Hermanos" motor-fabrika ere sortu zuen aitak 1920 inguruan, eta Irenek ere bertan lan egin zuen gaztetan. 

Bideoan azaltzen du karlistak sartu zirenean nola irratia kendu zieten; haien etxe inguruko eraikin bat errekisatu zutela frankistek eta hara eraman irratia. Orain talasoterapia dagoen eraikina ere goitik behera konfiskatu omen zuten.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Irene Yeregi Salegi (1929)

Elkarrizketatzaileak: Asier Sarasua Aranberri  

Data: 2008ko urtarrilaren 30a.

Ireneren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide