ZUMAIAKO AHOTSAK: Manuel Ugarte Lopetegi (1945)
Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri
Data: 2007ko ekainaren 1a
Transkripzioa: Miren Zabaleta
Manuelen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.
- Eta bestela holan, e, apostu kontuak eta…
- Probak.
- Harri-jasotzen ta…
- Proban hamen.
- Aizkoran eta proban, ta?
- Proban zeakin, e, hamen iriyakin-ta ta, Goiburu ta…
- Afiziyua?
- Apiziyua zeana, iriyakin-ta ta. Bai, jokuak eta leheno… Saltaka-apustua´re akordatzen nauk! Bat jokau ziyan nere lehengusu batek. Oaiñ praille o dek, hor kanpuan dek. Ta zean, e, hor Otsano gaiñetikan Soaitzenea, kruzea. Ta bentaja eman zitxion bestiak, bestia zarra huan, morroi o hemen zeona, Aizarnazabalkua o izatez, o. Ta, bentaja haundiya eman zitxion. Ta zaharrak irabazi zian, azkenian. Juxtun, e! , baiñan zaharrak irabazi ziyan. Ta beste hola, zahar batzuk o, zeozer akordatzen nauk ni, hemen, hor, pixkat aurretikan, han, kruzea o, larehun bat metruan, o, jokau zuela, o. Zeozer bai. Baiño bestela…
- […].
- Bestela, zeaik ez. Harri-jasotzen-ta ta’re hemen ez dek izan…
- Ez da izan…
- Ez nauk akordatzen ni… Harri-jasotzailleik ez dakit Oikiyan izan…
- Ta ahari-jokuak eta?
- Ahari-jokuak bai.
- Ahari-jokuak bai.
- Ahari-jokua… Jesuskua ziok hor. Neure lehengusua, Jesuskua. Oaiñ´e bazeuzkak ahariyak.
- Bai, e?
- Ahari-jokua´re… Horrek euki ziyan ahari bat munduan baldin bazan!
- Haxe!
- Mundun baldin bazan! Kontraiyoikan gabe eon huan hua, ahari hua! Euki ziyan ahariya, ahari beltz bat… mekauen la letxe!
- Beltza?
- Bai, mutur beltzakin.
- Mutur beltza.
- Mutur beltza, mutur beltzakiñ huan. Berez zuriya zin illia ta bai. […] euki ziyan harrek ahariya ona. Ta uaiñ´e bazeuzkak ahariyak, jokurako ahariyak bazezkak uaiñ´e.
- Eta hemen inguruan, e…
- […]…
- […] ta asko izaten zan?
- E?
- Afiziyua ta zeon?
- Ahari-jokua, bai, hor nere lagunak hittun. Lehen-leheno´re ba omen hittun ahariyak eta hola, zeozer zeatzen zittuenak, ibiltzen zittuenak. Baiño haek geo hor Aizarnazabal alde hortan-ta ta, hor gehio izan huan zea, ahari-apustu, apustu, zea gehio izan huan hor.
- Zaletasun gehio?
- Bai! Ta handikan etorritako zeak hittun ahariya, ahari-jokuak eta… Handikan hasitakuak, zea, lagun hoiek… Nere lagun hoiek´e zeautakuak.