(BIDEOA) Joxeba Garate: Gabon gaua familian, afariko menua

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko abenduaren 22a

Zumaiako Kale Nagusian jaio zen Joxeba, gerra hasi baino egun batzuk lehenago. Eskola nazionaletan ikasi zuen. Ama arrain saltzailea zuen, Joakina Elosua, eta umetan hari laguntzen zion; gerora, arrantza asko egindakoa da: kainaberarekin, harraldean, gabarrantzan, motor txikian...  

Gabon gaua familian nola ospatzen zuten azaltzen du bideoan. Amonaren etxera joaten ziren; etxean afaldu eta afalondoren likore, turroi eta abarrak izaten ziren. Zumaian Gabonetako ohiko menua hauxe zen: aza-olioa, karakolak eta bisigua. Baserritarrek txitxarro beltza ere jaten zuten. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Joxeba Garate Elosua(1936-2016)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2008ko urtarrilaren 23a

Joxebaren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

 

- Eta gero, gabon gabian eta…
- Geo, gabon gabian en jeneal…
- Familiyan.
- Familian. Gu beti amonena, amona ta bizi hitxuan, amonanea juten gintxuan, ta hantxe, kartaka ta zea…
- Eta afaria ze izaten zan? Espeziala, o?
- En jeneal, orduan, afaldu ta geo; guk nork bere etxian afaldu, ta orduan bai, han kafiak eta o likoriak o bonboiak o turroiak o zeak. Kafia beti martxan, baiña jokuan in ta ordu bixak, hirurak aldian, gu etxea, bai.
- Eta afaltzeko espeziala izaten zan orduan, pixkat? Ez?
- Uaingo mouan! Geroa’re hala zeatu gaitxuk, en jeneal, Zumaian, ba, aza-olixuak, karakolak izaten huan. Baiña aza-olixua en jeneal, ta karakolak eta bixigua, hori gehienian.
- Ta aza-olixua zan Gabonetako…?
- Aza-olixua bai, en jeneal, Zumaian behintzat.
- Aza egosiya eta…
- Aza egosidxa ta geo […] olixua baratxui batzukin, ba, aza-oliyua deitzen gitxuan hori.
- Eta gero karakolak.
- Ta geo bixigua ta geo karakolak. Bixigua erria, badakik. Bixigua modu onian eoten huan, ez uain bezela. Ta geo, basarritarrak en jeneal, txitxarro beltz handi hori […]. . Txitxarro beltza’re ona dek. Ta geo karakolak saltsan. Baiña gogorrak eoten […] karakolak.
- Eta erregalorik eta egun horretan? Gabon egunian?
- Ni ez nauk gogoratzen ezer ez.
- Eta Olentzero? Olentzero izena ta ohitura…
- Izena’re ez, ez, ez, ez, ez.
- Hori Zumaixan?
- Ke ba! Ez, ez, ez. Ez, ez, ez, ez… aitu…
- (Lagunak) […].
- Ez, ez, ez. Nik ez diat… Geroa zeatu huan.
- Eta mezarik eta izaten zan?
- Bai, izaten huan. Gu ez gitxuan juten o… oso zeak gitxuan. Pixkat aparte ibiltzen gintxuan. Baiña gaueko hamabitan, ollarran meza o "misa del gallo"…
- "Misa del gallo" izaten zan.
- Ez dakitena da monjetan iten zuen o hemen parrokixanian o behian […]. Nola iten zuen, ba?
- Eta hurrengo egunian? Gabon… Nola esaten dezue? Hogeita bosta…
- Eguarri eguna, hori bai, eguarri eguna. Gabon eguna ta eguarri eguna guk beti.
- Eta eguarri-egunian?
- Normal. Ez huan ezer’e zeatzen… Jai bat. Bakoitzak bere tokixa bazkaltzeko, ta ez huan ezer…
- Baiña kanturik eta?
- Ez, ez, ez, ez, ez.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide