(BIDEOA) Brigida Ibarbia: Anguletarako baserri bakoitzak bere txanala

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko urt. 27a, 12:00

Oikiako Pikaondo baserrian jaio zen Brigida. Bedua eta Oikia bitartean garai batean angulak nola harrapatzen ziren azaltzen du bideoan. 

Marea estazio pareraino igotzen zen lehenago, eta inguruetako baserri guztietatik angulatara joaten ziren, bakoitzak bere txanala hartuta. Itsasoko hondarra ere txanaletan eramaten zen Zumaiatik Oikiara soroetan botatzeko. Angula asko harrapatzen zen orduan eta kanpoko tabernetara saltzen ziren. Etxean ere jaten zen angula, okasio berezietan. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Brigida Ibarbia Ugarte (1935)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2007ko maiatzaren 29a.

Brigidaren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide